Agurtzane Intxaurragak idatzitako bi testu dakartzagu liburu honetan: Hitzak (2012) eta Zorretan (2024). Bi obrak hamabi urteko tartean eginak diren arren, badituzte puntu komunak ere: emakumeari historikoki lotu izan zaizkion rolen zama eta hartaz askatzeko tentsio kontzientea, oihartzun egiten duena egun jendartean bizi ditugun kezka ugariekin; bi obrak publikoaren tripak eta bihotzak zeharkatzen dituen gizatasun zorrotz batek lotzen ditu, hunkidura edonoren bizitzaren oihartzunekin lotzeko abileziarekin. Horiez gain, Intxaurragaren egile ahotsa errekonozitu daiteke bietan, denboran gertuago idatzita baleude bezala, eta bada istorioa egituratzeko eta bertan umore zipriztinak dramarekin harilkatzeko joera komun bat. Hitzek egiten gaituzte, hitzek sortzen dute nahi genukeen mundua, eta bi obra hauek mundu hobeago bat egiten laguntzen digutelakoan gaude.
Ficha técnica
Editorial: Susa
ISBN: 9788419570437
Idioma: Euskera
Número de páginas: 148
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 23/05/2025
Año de edición: 2025
Plaza de edición: España
Especificaciones del producto
Opiniones sobre ZORRETAN
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!