Bost kontakizun biltzen ditu Jokin Muñozek liburu honetan. 60ko urteetan jaiotako belaunaldiari bizitzea egokitu zaion giroari eta bizipenei oso lotuak bostak ere. Entzunez baino ezagutzen ez duen gerraosteko giroan murgiltzen da autorea aurreneko ipuinean, eta fikzio futurista alegiazkoan sartuta bukatzen du liburua. Tonu errealista da nagusi. Kontakizun biluziak dira, apaindura askorik gabeak. Gordin kontatuak daude, baina epairik eman gabe. Irakurleak atera beharko ditu ondorioak, eta ez dira beharbada oso baikorrak izango. Neguan bizia lo dago Lizardiren begietan. Ez dira autorearenak lo egon kontakizun indar handiko hauek idazterakoan. Euskal gatazkaren hariak bizi-bizi ageri dira agertokiaren atzeko oihal, baina ez da gatazkari buruzko liburu bat. Arazo horrekin ere bizitzen ikasi dugun gizakiei buruzkoa baizik.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788495589675
Idioma: Euskera
Número de páginas: 160
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 27/03/2003
Año de edición: 2003
Plaza de edición: Es
Colección:
Narrazioa
Narrazioa
Número: 39
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Jokin Muñoz
JOKIN MUÑOZ TRIGO Ebro ibaiak eta trenbideak bat egiten duten Naffarroako Castejon herrian jaio zuten, 1963an. Irakasle eta filologia ikasketak egin zituien, Donostian. 1995ean argitaratu zuen bere lehen literatur lana: Hausturak kontakizun bilduma. Bereak dira halaber, Antzararen bidea eleberria, Atlantidara biajia (2000) kronika-liburua eta Bizia lo (2003). Azken kontakizun-bilduma horrek Euskadi saria jaso zuen.