Begoña Arrate Larrañaga biologoak dibulgazio-liburu bat idazteko beka eskuratu zuen XII. CAF-Elhuyar sarietan, "Biziaren sarea ehuntzen" izeneko proiektuarengatik. Duela bi urte saritutako proiektu hark jada argia ikusi du, eta izenburu bereko liburu bihurtu da. Idazlearen iritziz, eta zenbait zientzialariren postulatuei so eginez, XXI. mendea sareen mendea izango da, eta natura sareen zientziaren bidez aztertzeak aurrerapauso nabarmenak ematea ahalbidetuko dio gizakiari. Horrenbestez, liburu honen helburuak dira ideia horren inguruko eztabaida filosofiko-zientifikoak zertan dautzan azaltzea eta irakurleei biziaren sarea nolakoa den imajinatzen laguntzea. Zortzi kapitulutan, hiru gai nagusi hauek lantzen ditu egileak: - Biziaren sarearen orokortasunak - Gizakia, zenbait ikuspegitatik aztertuta: gainerako animaliekin alderatuta, garunaren eta adimenaren aldetik ikusita, eta arrazen eta etnien ikuspegitik begiratuta - Biziaren gaur egungo arazo larrienak, haien sorrera eta larritasun-maila eta gizakiak horrekin guztiarekin duen zerikusia.
Ficha técnica
Editorial: Elhuyar
ISBN: 9788495338921
Idioma: Euskera
Número de páginas: 152
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 03/04/2008
Año de edición: 2008
Plaza de edición: Donostia
Especificaciones del producto
Opiniones sobre BIZIAREN SAREA EHUNTZEN
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!