Sinopsis de ERRUMANIERRATZAKO EUSKARA = EUSCHERA PETRU ROMANI
fraze utile şi cotidiene cu pronunţia lor şi agrupate pe situaţii
en la ciudad
de compras
un accidente
profesiones
el tiempo
en el médico
la familia
en el trabajo
en el locutorio
viajes
en la escuela
la casa
Alvaro Rabelli Yanguas (Basauri, 1969 -) euskal idazle, irakasle eta filologoa da. Basaurin jaio eta egun Zeanurin bizi da. Euskaldunberria, AEKn lehen ikasle eta geroago irakaslea izan zen. Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizko EHUn eta Jon Kortazar buru den bertako literatura ikerketa taldeetako kidea da. Irakasle lanak AEK-n, Labayru ikastegian eta Miranda Ebroko Hizkuntza Eskolan bete zituen. Gaur egun Gasteizko Hizkuntza Eskolan euskara irakasten du. Zenbait hedabidetan (Euskaldunon Egunkaria, Deia, Pérgola, El País, Berria, Idatz & Mintz...) literaturari buruzko kolaborazioak idatzi izan ditu. Periodico Bilbao hilabetekariko Pérgola literatura eta arte gehigarriko "Akabuko orrialdea" egin zuen. Era berean, Rumble komiki eta ilustrazio aldizkariko artikulugile eta gidoilari ibili zen, eta, egun, Arratiako Begitu aldizkariko "Zertzean" eta "Begitandu" ataletan kolaborazioak egiten ditu. Euskal ipuingintza garaikideari buruzko doktore tesia burutu zuen.