Poema-bilduma harrigarri bezain eder bat apailatu du Anjel Erro poeta burlatarrak. Edertasuna bere esku trebeari eta poemen biribiltasunari zor zaie, noski; harridura, berriz, gaiari eta egileak hartu duen jarrerari. Izan ere, idazle gaztea izan arren, idazle gazte etiketatik eta topikotik aparte dabil Erro: ez du sortu plataformarik edo bandarik, ez du eman errezitaldirik, ez du idazten zutaberik, ez du egin musikarientzako hitzik; aitzitik, bide isil bezain berezia hartu du, eta horren lehen fruitu umoa duzu Eta harkadian ni.
Ficha técnica
Editorial: Elkarlanean - Elkarargitaletxea
ISBN: 9788483319369
Idioma: Euskera
Número de páginas: 132
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 05/12/2002
Año de edición: 2002
Plaza de edición: Donostia
Número: 4
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Angel Erro
Angel Erro Jimenez[1] (Burlata, Nafarroa Garaia, 1978ko maiatzaren 12a) euskal idazlea da. Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Euskal Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean. Poesia landu du batik bat. Halaber, Volgako batelariak izeneko literatura blogeko partaide da. Berria egunkarian kolaboratzailea da, Jira izeneko zutabea idatziz.