Sinopsis de EUSKAL HERRIAN EZAGUTU BEHARREKO LANDA-EREMUKO 101 LORE
Gidaliburu honetan, Euskal Herriko landa-eremuko loreen -habitat erruderal eta soroak- hautaketa adierazgarria erakusten da, lurralde osoko ikusgarrienak eta arruntenak. Talde bakarra baztertu da, ugaria den arren lore apalak dituelako: gramineoen taldea. Hemen deskribatzen diren loreetako asko, edozein ibilbidetan topatuko dituzue, bai ingurune naturalean, bai hirigunetik hurbil, bai nekazaritza-lurretan. Horietako batzuk urte osoan zehar ikusiko ditugu, eta beste batzuk, berriz, epe laburrean bakarrik. Espezie inbaditzaile batzuk ere barneratu dira, horiek ezagutu eta gure ekosistemetan eragin dezaketen kalteez jabetzeko. Loreak landareen atalik ikusgarrienak dira eta udaberria iristean gure paisaiak koloreztatzen dituzte. Forma eta kolore asko hartzen dituzte, eta, haien edertasunari esker, intsektu ugari erakarri eta elikatzen dituzte: erleak, tximeletak eta kakalardoak. Horregatik guztiagatik, gida honetako 101 espezieak loreen kolorearen arabera antolatu dira, gida hau edozein erabiltzailerentzako baliagarria izan dadin. Landareak ezagutzea, hauek balioan jartzeko lehen urratsa da, eta horretara gonbidatzen zaituztegu!
Ficha técnica
Ilustrador: Toni Llobet
Editorial: Lectio Ediciones
ISBN: 9788418735639
Idioma: Euskera
Número de páginas: 16
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 18/09/2024
Año de edición: 2024
Plaza de edición: Es
Colección:
Landa gida txikia
Landa gida txikia
Alto: 20.0 cm
Ancho: 12.5 cm
Peso: 42.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre EUSKAL HERRIAN EZAGUTU BEHARREKO LANDA-EREMUKO 101 LORE
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!