Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea" liburuak Bilboko poeta handiari eginiko hurbilketa eskaintzen du. Lehen poemetatik hasi eta azken poemetaraino haren eskutik jarraitu du Jon Kortazar egileak garaiko historia. Bere poesiaren hariak bilbatzen ditu testu honek eta bere ardura nagusiak agertzen. Gerra Zibilari buruzko bere irudia, Javier Batarritaren heriotza tragikoa, Bilboko etxolen bizitza nekagarria, Otxarkoaga auzoaren eraikuntza, garaiko langileen istripu negargarriak aipatu zituen Gabriel Arestik.