Lur azpiko geruza trenaz zeharkatu ostean, igogailu batez gainazalera ateratzea lortu dute Chitok eta Yurik. Kanpoko esplorazioari berriz ekinik, aurkikuntza harrigarri bat egingo dute neskek: gizakien hizkuntza dakien izaki egiaz bitxia.Lagun berriak apur bat alaitu die bidaia, baina sekula ez lukete asmatuko esperoan dutena.