Sinopsis de IURRETAKO BERBETA ETA LITERATURA: SATOR HEGALARIAK
Iurreta Euskal Herriko, Bizkaiko, Durangaldeko herri txikia da. 1877an 1352 biztanle zituen baserri giroan bizi zirenak, 1920an 1798. Hain txikia zen ze, 1926-1990 bitartean desagertu egin zen mapa politikoetatik. 1950eko hamarkadan, Ibaizabal errekaren erriberetan fabrikak kokatzen hasi ziren, burdina, papergintza eta makina-erreminta sektorekoak batez ere, eta, industrializazioarekin, hiri txiki bat hazi zen herriaren barruan, Montoia. 1991n, udalerrien mapetan berriz agertu zenean, Iurretak 4901 biztanle zituen. 2023an, 3738 ditu.