Ipuin hauen protagonistek izen bereziak dituzte, eta, era berean, nortasun propio baten jabe dira. Askotan izena eta nortasuna lotuta doaz, bata besteari errotuta, banaezinak balira bezala. Halaxe gertatzen zaie ipuin hauetako protagonistei ere:Iñakik amodiozko gutuna idazten dio telebista-aurkezle bati.GAFI putakume bat besterik ez da.Mark Danekek, disko-jaurtitzaile olinpikoak, banketxe bateko lapurreta antolatzen du.Norak, egunkari erotikoa idazten du amodioaren esperoan.Danis Etxegoitik, natura hilen margolariak, istorio harrigarriak asmatzen ditu bere koadroetan oinarrituta.Adelino Sousak, inoiz existitu den pertsona tristeenak, tristezia goratzen eta aldarrikatzen du.Hitzaurretik azken orriraino, izenez eta nortasunez osatutako hamabi istorio eta izaera, egileak bere izenarekin duen auzi konponezina barne.
Ficha técnica
Editorial: Erein
ISBN: 9788497467162
Idioma: Euskera
Número de páginas: 128
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 21/11/2011
Año de edición: 2011
Plaza de edición: Es
Número: 73
Alto: 22.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Grueso: 0.8 cm
Peso: 218.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre IZEN BEREZIAK
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!