Marilin lamia ezatsegina haserre zegoen. Kontu handiz zaintzen bazituen ere, bere lorategiko loreei kiratsa zerien. Eguzkia oraindik mendien atzean gordeta zegoela, Marilin ohetik jaiki eta, pijama erantzi gabe, madariondoaren ostean gordetzera abiatu zen. Handik ordu pare batera Txapla igel bihurria saltoka eta barrezka agertu zen. Lorategiko bazterrak miatzen zebilen. Inguruan inor ez zegoela ziurtatu nahi zuen. Eta bakar bakarrik zegoela sinetsita egon zenean, txizaz ureztatu zuen lamiaren arrosa-landarerik ederrena. “Harrapatu zaitut!, igel higuingarri hori. Beraz, zu zara nire loreen usain goxoa kutsatzen duena”, sutan agertu zen Marilin. “Zureak egin du!” Eta jarraian, bere makilatxo magikoa amorruaz astinduz, hitz magikoak esan zituen: “GUAIMOLAMOLA!!” Amen batean, Txapla igela printze ederra bilakatuta zegoen. Bere ama ez zen erregina. Bere aitak ez zuen sekula koroarik eraman. Hala eta guztiz, Txapla printzea zen; Ange erresumaren printze berria. Urmaela utzi behar izan zuen jauregi handi batean bizitzeko. Bere beharrak betetzen zituzten morroiz inguraturik bizi zen. Gauzak horrela, Txapla printzea munduko printze zoritxarrekoena zen. Ondasunez inguraturik bizi bazen ere, Txapla printzea ez zen batere zoriontsua... 7/8 URTETIK GORAKOENTZAT
Ficha técnica
Editorial: Desclee de Brouwer
ISBN: 9788433017840
Idioma: Euskera
Número de páginas: 64
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 15/10/2003
Año de edición: 2003
Plaza de edición: Es
Especificaciones del producto
Escrito por Txabi Arnal Gil
Txabi Arnal es profesor de Literatura Infantil en la Universidad del País Vasco, pero su verdadera vocación es la escritura, a la que se dedica siempre que puede. Escribe indistintamente en castellano y/o euskera y ha publicado más de 40 libros en las más prestigiosas editoriales de LIJ de España, que ha sido traducidos a idiomas como el francés, italiano, chino... Su labor ha sido reconocida, entre otros, con un Premio White Raven 2011 (Caja de Cartón), Mejores libros del Banco del Libro de Venezuela, 2010 (Caja de Cartón), Premio Vittoria Samarelli 2012 (El Corazón del Sastre), o Libro Mejor Editado, Literatura Infantil y Juvenil. Ministerio de Cultura 2015 (La leyenda de Zum).