MARRAZTUIDAZU GUTUN BAT

Desclée De Brouwer- 9788433015853

Infantil 10 a 12 años Literatura 10 a 12 años

Sinopsis de MARRAZTUIDAZU GUTUN BAT

Ainhoaren ama, Ageda, bidai luze bat egitera joango da, eta Ainhoa bera eta aita agurtzera joan dira. Agedak alabari agintzen dio telefonoz deituko diola eta gutunak idatziko dizkiola. Alabari eskatzen dio, berriz, gutunak marrazteko, oraindik ez baitaki idazten; aitak lagunduko dio bidaltzen. Hortik aurrera komunikazio horren bilakaera ezagutuko dugu, beti Ainhoaren ikuspuntutik:: batzuetan gutunak iristen zaizkio umeari, leku urrunetatik, baina ez egunero; telefono deiren bat ere jasotzen du; haurrak, bere aldetik, marrazkiak egiten ditu amari bidaltzeko. Umeari luzea egiten zaio ama ez egotea; aitak ere etxetik kanpo pasatzen du Ainhoak nahi baino denbora gehiago azken egunetan... Denbora pasa ahala, Ainhoak zalantzak eta beldurrak agertzen ditu ama ez egotearen inguruan. Azkeneko orrietan jakingo dugu amak denbora hori guztia ospitalean pasatu duela eta onik atera dela ebakuntza handi batetik. Bere “bidaia” pertsonal horretatik bueltan, familia berriz bilduko da eta pasatutako tristezia ahaztuko zaio Ainhoari. Hona hemen, beraz, familiari gertatutako pasarte latz baten kontakizuna, modu sentikor eta originalean narratua. Markoren marrazkiak oso atseginak dira eta ederto integratzen da haien artean ilustrazioaren aurkikuntza bat: Ainhoak amari bidaltzen dizkion zazpi marrazkiek benetan dirudite umeek egindakoak, eta horrek sinesgarritasuna –eta edertasuna- gehitzen dio istorioari. Irakur gida, Haur eta Gazte Literatura 2001. HUHEZIko mintegia. Luis Arizaleta, Behinola aldizkaria 7.zenbakia, 2002ko azaroaErritmo aldaketak Distantzia laburretarako dohain bereziak dituzten kirolarien antzera,badira narrazio laburretarako ere ahalmena duten idazleak:keinurako,bat-bateko norabide aldaketarako,ezusteko abiadura azkartzeko edota ikuslego-irakurlegoa ahoa bete hortz uzten duten abantzada hartzeko.Trebetasunak,diziplina desberdinei dagokien formak eta figurak;artisautzaren,lanbidearen eta artearen erdibidean kokatzen diren konponbideak;horiek guztiek harridura sortzen dute. Hori guztia nabari daiteke liburu honetan.Beronen irakurketak itxurazko bideetan barrena eramaten du irakurlea,eta,hura bere hipotesia azaltzeko prest sentitzen den une berean,ustekabeko alternatiba eskaintzen dio idazleak,ustekabekoa eta hala ere irakurketa zentzuz betetzen duen alternatiba. Hori guztia lortu du Patxi Zubizarretak. Baina apostua Desclée argitaletxearena ere bada.Kalandrakak zabaldu,eta laster Corimbo bezalako argital

Ficha técnica


Editorial: Desclée de Brouwer

ISBN: 9788433015853

Número de páginas: 32

Encuadernación: Tapa dura

Fecha de lanzamiento: 03/12/2001

Año de edición: 2001

Plaza de edición: Es
Colección:
Euskera
Alto: 20.5 cm
Ancho: 26.5 cm
Peso: 346.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por Patxi Zubizarreta


(Ordizia, 1964). Literatura arabiarraren zalea, mundu hori ardatz harturik, idazle gisara Eztia eta ozpina eta Atlas sentimentala nobelak idatzi ditu, eta Mila gau eta bat gehiago antologia paratu du; itzultzaile gisara, Ali Baba, Aladin eta Sinbad marinela euskaratuak ditu, eta baita ere Nagib Mahfuz-en Mila eta bat gauen gauak eta Mirarien kalezuloa, edota Abdela Taia-ren Salbazioko armada.
Descubre más sobre Patxi Zubizarreta
Recibe novedades de Patxi Zubizarreta directamente en tu email

Opiniones sobre MARRAZTUIDAZU GUTUN BAT


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana