Sinopsis de MARTXELO OTAMENDI - HANDIRA JOTZEKO KAZETARITZA
Martxelo Otamendi ezinbesteko erreferentea da euskal komunikazioan. Hogeita hamar urtez aktualitatearen lekuko izan da Euskaldunon Egunkaria-ko eta Berria-ko zuzendaritzaren talaiatik. Egia esan, lekuko ez ezik halabeharrezko protagonista ere izan da, batik bat Guadia Zibilak atxilotu eta torturatu zuenean, Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioaren barruan. Zuzendaritza utzi eta erronka berriei aurre egiten hasi den honetan, bere ibilbidea errepasatu du Garbiñe Ubedaren eskutik. Tolosako eskolapioetako ikasle euskaldun baina oraindik euskaltzale ez zen garaiaz hitz egin du, euskalgintzan eta komunikazioan egindako lehen urratsez, Egunkaria-n zuzendari bekario hasi zenekoaz eta, nola ez, egunkari haren itxiera bidegabearen inguruabar guztiez. Baina, oroz gain, kazetaritzaz hitz egin du, munduan den lanbiderik politenaz. Edo, hobeto esan, berak kazetaritza ulertzeko duen moduaz: txikitasun-konplexu guztiak alde batera utzita, jakin-minez, pasioz eta ausardiaz egindako kazetaritzaz. Bestela esanda, HANDIRA JOTZEKO KAZETARITZA du hizpide. Eta horretaz mintzo da uste osoz, zailtasunak ukatu gabe baina baikor. Baikortasun kutsakorraz.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788413605746
Idioma: Euskera
Número de páginas: 152
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 10/10/2025
Año de edición: 2025
Plaza de edición: Es
Colección:
Aleka
Aleka
Número: 16
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Opiniones sobre MARTXELO OTAMENDI - HANDIRA JOTZEKO KAZETARITZA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!