Piztutako etxea nire lanik sakonena da. Gogoeta egiten dut, esperantzaz, izuaz, desiraz, maitasunaz eta pasioaz, besteak beste. Abiapuntua da bizitzak bere arauak dauzkala eta, seguru asko, ez ditugula sekula santan guztiak ezagutuko, bizi garen bitartean bizitzaz ez beste ezertaz arduratzen garelako. Baina beste ezer hori bizitzaren muina ere izan daiteke, jakin gabe, noski. Gizakia zerk bultzatzen duen bizitzera da jakin beharrekoa. Baina beti ez dago gizakiaren esku halako jakituria. Ez zaio argirik iristen bere barreneko sotoan gordeta dagoena ikusteko. Beraz, bizi da gizakia, besterik gabe. Eta ez da gutxi. Izan ere, gizakia handia da, izakietan handiena. Baina inork gutxik daki hori.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788497468947
Idioma: Euskera
Título original:
Piztutako etxea
Piztutako etxea
Número de páginas: 72
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 19/03/2014
Año de edición: 2014
Plaza de edición: Es
Colección:
Poesia
Poesia
Número: 25
Alto: 20.5 cm
Ancho: 13.0 cm
Grueso: 0.6 cm
Peso: 110.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Felipe Juaristi
FELIPE JUARISTI (Azkoitia, 1957). Kazetaritzako ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da, euskaraz eta gaztelaniaz, hainbat lekutan: Literatur Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetako bat da. Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema bilduma Denbora, nostalgia (Baroja, 1985) izan zen. Geroztik, Hiriaren malenkolia (Baroja, 1987) eta Laino artean zelatari (Alberdania 1993) argitaratu ditu. Hitz lauzko lanik ere badu: Intzentsua lurrean bezal (Baroja, 1988) eta Ilargi lapurra (Erein, 1994) kontakizunak eta Arinago duk Haizea, Absalon (Erein, 1990) nobela