Ninja bihurtzeko, kontzentrazioa, gorakada eta zintzotasuna beharrezkoa da.Horiek guztia ez daukat. Eta naizena, hoberena naiz!Lehen liburukia irakurri ez baduzu, zeure buruari galdezka arituko zara:zer arraiogatik da Kururo gaindiezina? Bada, eskumuturreko magiko bat duelako, era guztietako superbotereak ematen dizkiona: bizitza amaigabeak, ezin zauritzea, superindarra, suzko bolak, laser-ikusmena, Tira, ulertu duzu. Aurreko bi abentura nekagarrien ostean, oporrak merezi dituzte Kururok eta Kai-Kuk. Sharky-Kanen aginduetara dagoen itsasontzian topatuko ditugu. Baina, egon hor, baina ez al da hau izango Itsaso Baltizoroko pirata beldurgarria? Bizikidetza desastre hutsa izango da, ziur: Kururok itsasontzia bereganatuko du eta doako pizzaren bila abiatuko dira bera eta bere eskifaia berria.