Loreren eta Ekhiaren auzoan, Euskal Herriko auzo gehienetan bezala, auzolanean ospatzen dute udaburua. Horrela, naturaren zikloan eta su magikoaren bidez lotzen dituzte eguzkiak zeru goia jotzen duen eguna eta gaurik laburrena.
Baina gaurko gaua ez da izango aurrekoen modukoa. Auzotarrek mehatxu izugarria jaso dute eta Ekhiak eta Lorek udaburuaren sekretua aurkitu behar dute auzoa salbatzeko. Sugeak, apoak, sorginak, galtzagorriak eta basoko jeinuak agertuko dira bidean, eta gau magikoan, neska-mutikoek beldurra, ausardia eta adiskidetasuna jarriko dituzte proban.
Euskal mitologiaren sustraietan errotutako ipuin honek ahozko tradizioaren indarra eta gaur egungo kontakizunaren erritmoa uztartzen ditu, hizkera biziz eta irudimen handiz. Udaburua ez da soilik abentura zirraragarria: naturarekiko errespetua, memoria kolektiboa eta eguzkiaren ospakizuna modu samur sendoan aldarrikatzen dituen kontakizuna da.
Aurkitu nahi duzu udaburuaren sekretua?
Ficha técnica
Ilustrador: Landa Hernández Iván
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788410930926
Idioma: Euskera
Título original:
Udaburua
Udaburua
Número de páginas: 64
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 07/03/2026
Año de edición: 2026
Plaza de edición: Es
Colección:
Igelio Igela
Igelio Igela
Número: 47
Alto: 21.5 cm
Ancho: 15.5 cm
Grueso: 0.6 cm
Peso: 195.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre UDABURUA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!