📗 Libro en euskera ZURE HATZAREN EZ GALTZEKO

ELKARLANEAN - ELKARARGITALETXEA - 9788490273074

Literatura en catalán Poesía en catalán

Sinopsis de ZURE HATZAREN EZ GALTZEKO

Poesia «a-sozialeko» hiru bidaia proposatu ditu Itxaro Bordak ‘Zure hatzaren ez galtzeko’-n: barnerakoa, nazioarterakoa eta ekonomikoa Poesia idaztera itzultzen denean, atzera berregiten du bidea Itxaro Bordak (Baiona, 1959), berriro aurrera joateko. Prozesu horretan bide berriak urratzen ahalegintzen da, eta Zure hatzaren ez galtzeko (Elkar) liburuarekin konturatu da autoreak berak poesia «pazifikatua» gisa definituriko kontzepturanzko pausoak ematen ari dela. «Batzuetan nabaritzen dut poesia zen-ago baterantz noala, eta, bidean, hesi batzuk erortzen ari direla nire hitzetan», aitortu zuen Bordak, atzo Donostian, haren hamargarren poesia liburuaren aurkezpenean— 30 urtean Elkar etxearekin argitaratutako aurrenekoa da—. Iruditzen zaio oztopo horiek guztiek gainditzean «primitibotasun batera» iritsiko dela. Bide bat egiten ari da Borda bere poesia «a-soziala» fintzeko ahaleginean —«ez baita ez asoziala eta ezta ez-soziala ere»—, eta azkeneko liburuan bidaia hirukoitz bat proposatzen dio irakurleari. Batetik, barnerako bidaia bat; bestetik, nazioarterakoa (Irlanda, Mexiko, Islandia, Bartzelona, Bilbo… haren gustuko geografiak, idaztera bultzatzen duten «akuilu-ziztadak»), eta baita ekonomikoa ere, «azken hamar urteotan mundua larrutzen duen krisiaren ondorioak erakutsiz». Eta aldarrikapen moduan, hori guztia landu du emakumezkoek ondutako poesiari lotzen zaizkion gaietatik — «sexu harremanak, bikoteen artekoak, umeak…»— haratago joz. «Beste tematika bat lantzea zilegi zaidala nahi izan dut frogatu».

Ficha técnica


Editorial: Elkarlanean - Elkarargitaletxea

ISBN: 9788490273074

Idioma: Euskera

Número de páginas: 116

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 04/08/2014

Año de edición: 2014

Plaza de edición: Es
Número: 32
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm

Especificaciones del producto



Escrito por Itxaro Borda


Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen hangoa baitu familia. Donapaleuko Jean Errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa atera eta Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da.[1] Literaturaren alorrean 1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, Luzien Etxezaharretarekin batera. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen ("Bizitza nola badoan") Maiatz argitaletxean. Euskal abeslarientzat kantak izkiriatzen ditu eta artikuluak euskarazko prentsarako. Urtetan Berriako kolaboratzailea izan da.
Descubre más sobre Itxaro Borda
Recibe novedades de Itxaro Borda directamente en tu email

Opiniones sobre ZURE HATZAREN EZ GALTZEKO


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana