Lau saiakera labur bildu ditu Pruden Gartzia historialariak, laurak ere Ernazimentuan kokatuak eta, aldez edo moldez, Nafarroako Erresumaren galerarekin lotura dutenak: Martin Azpilikueta Doktore nafarrak XVI. mendean nafarrek independentzia galdu ondoren izandako jokabidea eta garrantzia aztertzen du batek; Erasmo Rotterdamgoak Julio II. Aitasantuaren kontra idatzitakoa beste batek; Tomas Mororen figura hirugarrenak, eta Azpilikueta beraren ama-hizkuntza azkenak.
Mikel Etxaburu Osak Saturrarango kartzelan giltzapean izan zirenemakumeak oroitu eta aldarrikatu nahi izan ditu Manttalingo alaba berepoesia lan berrian.Soiltasun argiz idatzia, poemaz poema dakartza itsas ertzeko ziegetanbarreiatutako emakumeek jasandakoak. Gaur egunera etorrita, oroimenarenaldarria ez da debalde, hari ikusezin batez lotzen du irakurlea.Lan honekin irabazi du Mikel Etxaburuk Ernestina de ChampourcinPoesia Sari nabarmena, Arabako Diputazioak emana.