Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irrati-esataria, rock eta pop zaharrean espezializatua, eta aldi berean literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da neska-lagunak utzi duelako, baina laster hasiko dira berri onak sortzen bere inguruan: neska autobus-gidari bat ezagutzen du, harreman posible bat ekar dezakeena; editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean, bere idazle miretsienarekin lan egiteko aukera emango diona... Protagonistaren izaera txepelak, ordea, pikutara bidal dezake dena.
Nobela psikologiko errealista bat sortu du Mikel Hernandez Abaituak, espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua, idazleen munduko trapu zikin batzuk ere kontatzen dituen arren. Estilo pausatua erabili arren, kontakizunaren interesak irakurlea harrapatu eta berarekin darama orriz orri. Klasiko bihurtzen ari den gure idazle handi baten itzulera, pertsonaiekin batera bizitzan funtsezkoa zer den galdetzera garamatzana.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788490276662
Idioma: Euskera
Número de páginas: 304
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 15/09/2016
Año de edición: 2016
Plaza de edición: Donostia - San Sebastian
Colección:
Literatura
Literatura
Número: 347
Alto: 21.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 2.5 cm
Peso: 530.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Mikel Hernandez Abaitua
Mikel Hernández Abaitua 1959an jaio zen, Gasteizen. 1982an Euskal filologian lizentziatu zen. Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratikoa da eta Euskal Filologian doktore. Liburu hauen egilea da: Panpinen erreinua (ipuinak, 1983), Ispiluak (ipuinak, 1985), Etorriko haiz nirekin? (eleberria, 1991), Literatura eta Rock & Rolla (saiakera, 1994), Bazko arrautzak (ipuinak, 1995), Ahotsak (ipuinak, 1996), Ohe bat ozeanoaren erdian (eleberria, 2001) eta Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberrigintza (doktorego tesia, 2008).