📗 Libro en euskera BOGA, BOGA (INCLUYE CD-ROM)

Varios autores

ELKARLANEAN - ELKARARGITALETXEA - 9788497831826

Antropología Folclore vasco

Sinopsis de BOGA, BOGA (INCLUYE CD-ROM)

“Boga-boga” kantu sorta 1959. urtean argitaratu zela lehenengo aldiz genion aurreko argitaraldiko hitzaurrean. Baina gero jakin dugunez, lau urte lehenago multikopista sisteman argitaratu zen. Garai hartako hiru apaizgairen gain joan zen abestien aukeraketa, materialaren prestaketa eta argitaratze lana: Boni Urkizu, Iñaki Ugalde eta Hiazinto Fernandorena. 1959. urtean argitaratu zen inprentaz lehenengo aldiz Iñaki Labakaren ardurapean. Pentagrametako letrak Anton Garrok idatzi zituen, eta musika-notak Andres Urkizuk, nahiz eta Elkar argitaletxearen edizioetan pentagrametako letrak eta notak ordenagailuz egin ditugun. Karlos Agirrek egin zion liburuari hitzaurrea. Esan behar da baita ere, liburuaren azaleko marrazkia Jose Luis Casadorena dela. Garai batean hain arrakasta handia izan zuen “Boga-boga” aspalditik agortuta zegoela ikusirik, interesgarria iruditu zaigu berriro plazaratzea, kanturako zaletasunak bizirik iraun dezan. Baina liburuarekin batera, oraingo honetan, CD bat argitaratzen dugu hogeita bi abestiren grabazioarekin. Tonuak edonork kantatzeko moduan egokituak daude, era herrikoian. liburuak dituen laurogeita hiru kantuetatik zein grabatu erabakitzeko orduan, ezagunak izan arren errepertorio grabatuetan hain erraz aurki ez daitezkeenak aukeratu ditugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu Donostiako Apaizgaitegiari, eta bereziki Jesus Mari Arrietari, liburua berrargitaratzeko erraztasun guztiak eman dizkigulako. Eskerrak baita ere Boni Urkizuri beraren eskutik jaso baitugu “Boga-boga”ren jaiotzari eta ondorengo ibilbideari buruzko informazio zehatza.

Ficha técnica


Editorial: Elkarlanean - Elkarargitaletxea

ISBN: 9788497831826

Idioma: Euskera

Fecha de lanzamiento: 21/12/2004

Año de edición: 2004

Plaza de edición: Donostia

Especificaciones del producto



Opiniones sobre BOGA, BOGA (INCLUYE CD-ROM)


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana