Bizitzako esperientzien bitartez osatzen dugu geure buruaz daukagun imajina. Gure gizartean, askotan garrantzitsuagoa da besteek esaten dutena guk geuk uste duguna baino, eta horixe da haur album honen ikasbidea: besteek diotena baino askoz gehiago gara. Besteen iritziaren gainetik, gure dohainak dira garrantzitsuenak, maite gaituztenek aintzat hartzen dituztenak. Haur denboratik komeni da geure buruan konfiantza izatea, autoestimua bidelagun izatea. Elmar Borneoko oihanean bizi den elefantetxoa dugu. Goiz batez, bakarrik esnatu da. Amaren faltan, haren bila joatea erabaki du, baina horretarako baso tropilala zeharkatu beharko du. Hango biztanleak topatuko ditu bidean, haiei egingo die amari buruzko galdera. Baina bere ibilbidea baldar samarra da eta galdetzen ere ez du asmatuko. Halako batean, noizbait ere ama aurkiturik, kumearen tristuraz galdetuko dio hark. Elmarrek bere topaketen berri ematen dionean, ama kumea lasaitzen saiatuko da: elefantetxoa ezagutzen ez dutenen aurreiritzi eta iritzien gainetik, bere irudipena, bere dohainak dira garrantzizkoenak. Horixe nabarmenduko diote familiakoek eta maite dutenek, besteek diotenaren aldean, nork bere buruari buruz duen pentsamendua dela garrantzitsuena. Elmar lanarekin, Javier Sobrinok eta Emilio Urberuagak beren lagun David McKee omendu nahi izan dute, hain zuzen ere Elmer guztiz ezagunaren sortzailea.
Ficha técnica
Traductor: Patxi Zubizarreta
Ilustrador: Emilio Urberuaga
Editorial: Bookolia Editorial
ISBN: 9791387702090
Idioma: Euskera
Número de páginas: 40
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 15/09/2025
Año de edición: 2025
Plaza de edición: Madrid
Alto: 21.0 cm
Ancho: 28.0 cm
Grueso: 0.9 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Javier Sobrino
Javier Sobrino, asturiano de nacimiento, se dedica a la enseñanza en un colegio de Cantabria. No sé si será su ilusión por enseñar a niños pequeños, por estar rodeado de amigos que, al igual que él, aman la literatura infantil, o por esa biblioteca maravillosa que tiene en casa. No sé, puede haber muchas razones, pero lo que importa es que gracias a ese «algo» tenemos libros como Aldebarán, Me gusta, Mistral, El misterio de la niebla, Nilo y Zanzíbar, ¿Qué le pasa a Lucía?, Un secreto del bosque hasta llegar a Carnaval.