Azken urteotan, COVID-19aren pandemiaz geroztik bereziki, ugariak dira, eta oso erabiliak, zenbait hitz eta esapide berri edo berriztatu. Batzuk zuzenean ingelesez emanak dira, besteak, gehienak zeinek bere hizkuntzan moldatu ditu, euskaraz guk: fake news, egia-ostea, konspiranoia, negazionismoa, pandemia/plandemia, terraplanismoa, happycracia… Liburu honetan hitz –eta ideia– horiek eta antzekoak azaltzen dira: nondik datozen, nola zabaldu diren, zeinek erabiltzen dituen… eta, garrantzi handiko kontua, zertarako. Sakon aztertzen dira hemen auzi horiek guztiak, bibliografiak agerian uzten duenez; baina, hala ere, eta aditu batek idatzia izanik ere, liburua ez da adituentzat bakarrik; gustura irakurriko du gai hauetan interesa duen orok. Eta gogoan hartu behar da den-denoi eragiten digutela auzi hauek…
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788410930728
Idioma: Euskera
Título original:
Emognosia
Emognosia
Número de páginas: 192
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 06/09/2025
Año de edición: 2025
Plaza de edición: España
Colección:
Saiopaperak-Literatura
Saiopaperak-Literatura
Alto: 22.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Peso: 307.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre EMOGNOSIA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!