Euskara Batuak ia hogeita hamar urte bete ditu, Arantzazun, bere kasa oinezhasi zenetik. Garai hartan erabaki ausartak hartu ziren, lau literatura euskalkiak batzeko ahaleginetan. Hogeita hamar urte pasatu eta gero, praktikan bi euskalki aurkitzen ditugu, ez lau: Iparraldekoa eta Hegoaldekoa; bata frantsesak mende samarrean hartua, eta bestea espainolak erabat higatua. Berandu baino lehen, beharrezkoa zen lemari kolpe zuzentzaile bat eragitea. Horretara dator Euskara Batuaren ajeak izeneko liburua.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788488669506
Idioma: Euskera
Número de páginas: 288
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/11/1997
Año de edición: 1997
Plaza de edición: Es
Colección:
Saiakera
Saiakera
Número: 8
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por IBON SARASOLA ERRAZKIN
Ibon Sarasola Errazkin (Donostia, 1946) Ingeniaritza ikasketak egin zituen Donostian, eta Filosofia eta Letratakoak, Bartzelonan. Batez ere, hizkuntzalaritza landu du, hiztegiaren alorra bereziki, baina, horrez gainera, literaturari buruzko lanak eta kritikak argitaratu ditu, eta literatura ere landu du; zenbait itzulpen ere argitaratu du (Voltaireren Kandido eta Gideren Teseu, besteak beste). Euskaltzain osoa da 1988az geroztik. Euskaltzaindiko Hiztegigintza batzordeko burua eta Euskara Batuko batzordeko kide. Koldo Mitxelena hil zenez gero, Orotariko Euskal Hiztegiaren arduraduna da; aurten argitaratu du, bestalde, bere hiztegi lan nagusia: Euskal Hiztegia. Beste liburu batzuk: Poemagintza (1969); Euskal Literaturaren Historia (1971); Txillardegi eta Saizarbitoriaren nobelagintza (1975); Joan eta Ane zigarro bat erretzen (1977); Contribución al estudio de textos antiguos vascos (1990).