📗 Libro en euskera EUSKARAREN BIDEGURUTZETIK

KIKE AMONARRIZ GORRIA

Elkar - 9788490279786

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de EUSKARAREN BIDEGURUTZETIK

Euskararen egoerari eta geroari erreparatzen diogunok datu kontraesankorrak jasotzen ditugu: alde batetik, inoiz baino handiagoa da euskaldunen kopurua, alfabetatze-maila, kultur produkzioa edo hizkuntzaren modernizazioa; bestetik, baina, gero eta handiagoa da ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea, hiztunen kalitatea erdipurdikoa da sarritan eta atxikimendua ere hala moduzkoa. Aurrera goaz ala atzera goaz? Bidegurutze batean ikusten du Kike Amonarrizek euskara gaur, eta, gure erabakien eta jokabideen arabera, egiazko normalizaziora edo gaelikoaren gisako biziraupen sinbolikora bidean abia litekeela urte gutxitan. Pasioz, umorez eta datuz betetako saiakera honetan, hainbat puntu aztertzen dira: euskararen lekua munduko hizkuntzen artean, zertan aldatu den gure hizkuntza-komunitatea, erabileraren inguruko gorabeherak, Euskaraldiko esperientziak, landu beharreko estrategiak eta diskurtsoak, globalizazioa, giro politiko berriaren ondorioak, hizkuntzaren kalitatea, tokiko hizkerak eta gazte-hizkerak…Irakurketa parte-hartzailea proposatzen dio egileak irakurleari, liburuak dioena bere esperientziarekin eta iritziekin kontrasta dezan, eta horrekin batera euskararen aldeko aktibaziora motibatu eta bultzatu.

Ficha técnica


Editorial: Elkar

ISBN: 9788490279786

Idioma: Euskera

Número de páginas: 364

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 04/11/2019

Año de edición: 2019

Plaza de edición: Donostia - San Sebastian
Colección:
Eztabaida
Número: 39
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 2.2 cm
Peso: 470.0 gr

Especificaciones del producto



Opiniones sobre EUSKARAREN BIDEGURUTZETIK


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana