Euskarak dituen zenbait gaitz euskalkiak baliatuaz sendatu edo, behintzat, arindu daitezkeela begitantzen zait. Hortik dator saioaren izenburua: Euskararen sendabelarrak. Izan ere, sendagarri naturalak dira belarrak, eta ba ote da euskalkiak baino sendagarri naturalagorik? Sendagarri onenekin ere, baina, ez da izango samurra euskararen etorkizuna. Gabriel Arestik zioenez, euskararen asturua ez da gauza segurua, eta, oraindik orain, berdintsu esan du Joseba Sarrionandiak: euskaldun jaioz gero ez dela harritzekoa suerte eskasaz bizitzea. Saharatarren, Ameriketako indioen eta mundu zabaleko beltzen egoerarekin alderatu zuen euskaldunona, «Kiromantzidxa» izeneko poeman. Baina, esanak esan, euskarak badu gauza bat ona: ibili luzea egin duela. Eta asko ibili ohi denak asko ikusi ohi du, eta asko ikusi ohi duenak, asko ikasi, eta horrek beti ematen du konfiantza. Euskaldunok ere badugu geure buruan konfiantza. Badugu geure herrian, Euskararen Herrian, itxaropena. Aulestiko Bengoetxeatarren armarrian iltzatuta gelditu da geure buruan daukagun ziurtasuna: «Bekoak goikoa eskondu leidi, ta txikiak handia benzi ledidi, asmuz eta jakitez».
Ficha técnica
Ilustrador: Antton Olariaga
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788495589057
Idioma: Castellano
Número de páginas: 232
Tiempo de lectura:
5h 29m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/10/2000
Año de edición: 2000
Plaza de edición: Es
Colección:
Saiakera
Saiakera
Número: 12
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por KOLDO ZUAZO
Eibar, Gipuzkoa, 1956 hizkuntzalaria, EHUko irakaslea (Dialektologia eta euskararen soziolinguistika). Azpimarratzekoa da euskalkien inguruan egindako lan itzela. Horren emaitza da gaur egungo euskalkien sailkapena eta mapa (1998), Louis Lucien Bonaparte (1863) ondoren lehen errebisio handia izan dena. Bere euskalkiei buruzko ikerketak, modu grafikoan, mapa koloretsu batean islatu zituen 1999. urtean. Andoni Elordui laguntzailearen izena agertzen da Koldo Zuazoren euskalkien mapa bezala ezagutzen den horretan. Beste askoren artean liburu hauek argitaratu ditu: Euskararen batasuna. (Euskaltzaindia, 1988). Arabarrak Euskararen Herrian. (Arabera, 1999). Euskararen sendabelarrak. (Alberdania, 2000.) Euskara batua: ezina ekinez egina. (Elkar, 2005.) Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua.( Badihardugu, 2006). Euskalkiak. Euskararen dialektoak. (Elkar, 2008) .eta El euskera y sus dialectos (Alberdania, 2010)