Album klasikoa, ezin egokiagoa beldurrak eta kezkak partekatu eta gainditzen ikasteko. Gainera, edizio honetan, kezkamuxela izeneko panpinatxoa opari (bidezko merkataritzakoa). Beste kultura baten ateak zabaltzen dizkigun sinboloa dira «Kezkamuxelak» izeneko mamuxel edo panpina bereziak. Aspaldi du Guatemalako haurrek panpinok egiten dituztela txotxez, zatartxoz eta hariz; lotarakoan beren kezkak kontatzen dizkiete eta burukoaren azpian uzten dituzte, biharamunean kezkarik gabe jaiki ahal izateko. Anthony Brownek misterioz beteriko ipuina osatu du, giro harrigarri hori indartzen duten irudiak dituela lagungarri. Tentsio uneak kolorearen arabera daude mailakatuak: Ibairen kezkaldiak grisean daude emanak, beldur giroa nabarmentzeko; aitzitik, kolorez gainezka datoz beste orrialdeak, «kezkamuxelak» ageri direnak bereziki, mamuxel edo panpina hauen eragin onuragarria adierazteko. Anthony Browneren estiloak irudien errealismoa eta gizakia itxuratzen duen xehetasuna ditu ezaugarri: aieruen marrak, azalaren zimurrak. Ibairen bizitzako atseginaldiak familiartean gertatzen dira, giro lasaigarria emanez. Alabaina, kezkek hartua dutenean, amets, eldarnio eta jatorri surrealistako formak ageri dira. Amonak emango dio Ibairi ezinegon eta nahigabe horren sendagarria.
Ficha técnica
Traductor: Koldo Izagirre Urreaga
Editorial: Pamiela Argitaletxea
ISBN: 9788491723943
Idioma: Euskera
Número de páginas: 32
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 07/02/2025
Año de edición: 2025
Plaza de edición: Pamplona/iruña
Colección:
Tamaina Handia
Tamaina Handia
Peso: 415.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Anthony Browne
Anthony Browne nació en Sheffield, al norte de Inglaterra, el 11 de septiembre de 1946. Estudió diseño gráfico en el Leeds College of Art y trabajó como artista, médico y diseñador de tarjetas de felicitaciones antes de escribir e ilustrar su primer libro-álbum Through the Magic Mirror (A través del espejo mágico) en 1976. Desde entonces ha publicado más de treinta libros, entre los cuales se encuentran Gorila, Zoológico, Voces en el parque y los de la serie de Willy (todos ellos publicados en el FCE), de los cuales es autor e ilustrador, y también ha ilustrado clásicos como Hansel y Gretel dándole un sentido diferente y mas profundo a través de las ilustraciones. Ha sido el primer ilustrador británico en obtener el Premio Hans Christian Andersen, en el año 2000.