Literatura Hiztegi Tekniko Laburra idatzi du Karlos Linazasorok. Idazlan jantzi eta akademikoa, urteetako lanaren emaitza, literatura genero nagusien berri xehea ematen duena, ordena alfabetikoan, Adagiotik Zientzi Fikziora, berezitasun guztiz partikular batekin: definizio bakoitzaren ondoren, egileak berak sortutako adibideak datoz beti, apaingarri baino gehiago, obraren benetako mamia eskainiz.
Idazle oparo, trebe eta malgu baten orain arteko lan gorentzat jo dezakegu hau: Linazasororen gustuko gaiak eta obsesioak aurkituko ditu irakurleak bertan, umore fin batzuetan ironiko besteetan absurdoa, argumentuetarako asmamen izugarria, amodiorako isuri diskretua, munduan arrotz sentitzearen kontzientzia, errealitatea azpikoz gora jartzeko joera eta sormena salbazio-oholtzat aldarrikatzea, guztiok itoko gaituen naufragioaren zain.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788490273548
Idioma: Euskera
Número de páginas: 312
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 04/05/2015
Año de edición: 2015
Plaza de edición: Es
Colección:
Literatura
Literatura
Número: 336
Alto: 21.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Karlos Linazasoro
KARLOS LINAZASORO (1962) Tolosan sortu zen. Filologoa ikasketaz, liburuzaina lanbidez. Ia genero guztiak landu ditu. Hamar ipuin-liburu idatzi ditu, hiru Alberdania etxearekin: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001).