Itziar Ametzaga Guggenheim museoaren parean esnatzen da bat-batean, hesteak sabeletik erortzen zaizkiola. Bera ez da jabetzen, ez daki, baina ETAren bonba baten biktima izan zen duela urte asko. Hilik egon da geroztik, eta orain, erakundea desagertzean, berpiztu egin da ezustean, baina ez da bizidun osoa, mamu bat baizik, soilik bera ahaztu nahi baina ezin dutenei agertzen zaiena: bere nebari, mutil-lagun ohiari, bera hil zuen lehergailua jarri zuen etakideari…
Gatazka politikoaren zauri sendatugabeak dakarzkigu gogora mamu-eleberri honek, hatza zuloan sartzen duenaren lotsagabekeria gordinez, baina artefaktu literario original bezain zaindua landu duenaren arretaz.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788413601052
Idioma: Euskera
Número de páginas: 180
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 28/10/2021
Año de edición: 2021
Plaza de edición: Es
Colección:
Literatura
Literatura
Número: 393
Alto: 21.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Juanjo Olasagarre
Juanjo Olasagarre Mendinueta (Arbizu, Nafarroa, 1963ko martxoaren 9a - ) euskal idazlea da. Halaber, "Volgako Batelariak" blog literarioaren partaidea da.