Sinopsis de NIK KANTU ETA DANTZA EGITEN DE MENDIAN
Pirinioetan bizi ?eta hiltzen, edo hilik bizi? dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak mintzo zaizkigu. Eta mendiak, eta perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, eta mamuak, eta laminak, eta maitagarriak, orkatzak, txakurrak? Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera. Mendi ikaragarri horiek mendetan ezagutu dituzte bertakoen bizimodu latza eta haien amodioak; ezagutu dituzte jazarpenak, ihesak, gerrak, gorrotoak. Mugako bizitza. Eta eder ageri zaizkigu beti; are ederragoak Irene Solà bezalako kontalari peto batek kontatzearen plazeraren oparia egiten digunean. Sen berezia darion begiratzeko eta kontatzeko modu teluriko batean, emakumezkoenak baitira eleberriko ahots guztiz gehienak. Akaso emakume baten eskutik soilik posible litzatekeen ikuskera baten arabera ehunduak.
Ficha técnica
Traductor: Joxan Elosegi
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498686265
Idioma: Euskera
Número de páginas: 228
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 23/10/2020
Año de edición: 2020
Plaza de edición: Es
Colección:
Narrazioa
Narrazioa
Número: 140
Alto: 20.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 1.4 cm
Peso: 290.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Irene Solà Saez
IRENE SOLÀ (Malla, 1990). Arte Ederretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean eta Literatura, Zinema eta Ikus-Kulturako Masterra du Sussexeko Unibertsitatean. Amadeu Oller Saria jaso zuen Bèstia poema-liburuaz (Galerada, 2012), eta ingelesez eta italieraz argitaratu da. Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (ALBERDANIA, 2020) eleberriak zenbait sari jaso ditu, besteak beste Anagrama Eleberri saria eta Europar Batasuneko Literatura Saria, eta, euskaraz gainera, hainbat hizkuntzatara itzuli da, hala nola ingelesa, frantsesa, italiera, nederlandera, arabiera eta turkierara. Dikeak (katalanez L’Altra Editorialek 2017an argitaratua ALBERDANIAk euskaraz, 2022an) da bere lehen eleberria, eta Documenta Saria irabazi zuen. Idazle egoiliarra izana da George Mason Unibertsitateko International Writers Center-en (Virginia), eta Writers Art Omi-Ledi House programan (New York) parte hartu du.