Emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egingo duen liburua ondu dute hiru lagunek Bertsosaio baten bueltan gerta daitezkeen hamar egoera jakin dira, hamar eszena, testuinguru eroso eta ez hain erosoetan emakume bertsolarien mamuak, trabak, heldulekuak eta aurrera egiteko tresnak islatuko dituztenak, kideen arteko konplizitatekeinuei eta gozamenari gorazarre eginez. Joxepa Antoni Aranberri Petriarena "Xenpelar" Komikiari kontrapuntua emango dion pertsonaia. Errenteriako fabrikako langilea eta bertsolaria izan zen eta argazkimuntaia bidez txertatu dute liburuko pasarte desberdinetan, “gaurko bertsolariak xaxatzeko”, egileek diotenez. Irudiak hartzen du pisurik handiena eszena guztietan eta bertsomundua ardatz badu ere, ez dugu komiki osoan bertso bat ere irakurriko.
Ficha técnica
Editorial: Komunikazio Biziagoa
ISBN: 9788409499182
Idioma: Euskera
Número de páginas: 136
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 09/06/2023
Año de edición: 2023
Peso: 200.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre ÑO!
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!