Pirritxek eta Porrotxek Pakito izurdea ezagutu dute. Beren lagun batek aurkeztu die, Kintxo Barriletek. Kintxo Barrilete Nikaraguakoa da. Amarekin etorri da Euskal Herrira, beren herrian pobrezia handia dagoelako. Kintxok mediku izan nahi du handia izandakoan. Kintxo kometa batekin ibiltzen da beti, eta Pakitori gustatu egiten zaio kometa jolaserako. Pirritx eta Porrotx ere izurdearen lagun egin dira, eta haren bizkar gainean itsas hondoa deskubrituko dute.