Esnatu, gosaldu, jantzi, motxila, paketea eta nortasun agiria hartu, Hendaiara joan, Pariserako trenari itxaron. Baliteke gaurkoa izatea azken bisita. Eta oraindik ez zaizkio natural ateratzen talegoa bezalako hitzak. Batzuetan fribolo samarrak iruditzen zaizkio haien arteko elkarrizketak, ez dutelako politikaz hitz egiten, baizik eta pelikulez, liburuez, ametsez. Barre egiten dute, elkar babesten dute.
Uzkiari buruzko tailer batean ezagututako lagun txiletar batzuen etxean geratu zen lehenengo bisitan. Geroztik, ardo botilak hustu zituzten, “lagun” esan zioten elkarri, bizi zituzten biolentziak konpartitu. Baina haiei ez zien kontatu muga gurutzatuta trena hartzean sentitzen zuen izua, Charlie Hebdo-ren kontrako atentatua gertatu zenetik.
Adiskidetasuna, elkartasuna, norberarengandik erauzi ezin ditugun beldurrak. Kattalin Minerren bigarren nobelan.
Ficha técnica
Editorial: Susa
ISBN: 9788417051570
Idioma: Euskera
Número de páginas: 120
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 12/01/2021
Año de edición: 2020
Colección:
Narratiba
Narratiba
Especificaciones del producto
Opiniones sobre TURISTA KLASEA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!