Troiako hiri handia errautsetan geratu zen, akaiarren Zaldi erraldoiaren hankapean errendituta. Troiako harresien gainetik suntsiduraren azken suak artean itzali gabe zirela, Ulises, beste hamabi ontzirekin batera, Itakako bidean jarri zen. Baina ekaitz izugarri batek etxerako bidetik urrundu zuen Ulises, eta itsasoko ur eta lur gupidagabe bezain arrotzetan ostatu hartzera kondenatu. Paisaia horretan, gizakion edo mundutarron mugaz harantzago ordurako, gertatzen dira Ulisesen abentura paregabeak: Kalipso eta Zirtze erdi-jainkotiar eta emakume liluragarriena, Polifemo begibakarraren eta lestrigoniarren pareko munstro haragijale beldurgarriak, itsas-lamien kanta xoragarria edo hildako itzalen erresumako (Hades) joan-etorria. Grekoen kasuan bezala, gure irudimen munduan ere, leku berezia dute Peneloperen irrikitan afanatu ziren ezkongaiek, hogei urte igaro arren bere nagusia usnatu ondoren Heriok betiko eraman zuen Argos txakurra, Telemako ausart, baina artean gaztearen, nahi eta ezinak, Ulisesen mendeku errukigabea...
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788497463911
Idioma: Euskera
Número de páginas: 176
Encuadernación: Tapa blanda bolsillo
Fecha de lanzamiento: 25/10/2007
Año de edición: 2007
Plaza de edición: Es
Colección:
Poltsiko.e
Poltsiko.e
Número: 6
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.5 cm
Grueso: 1.0 cm
Peso: 160.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Juan Kruz Igerabide Sarasola
Juan Kruz Igerabide nació en Aduna (Gipuzkoa) en 1956. Estudió Magisterio y es licenciado en Filología Hispánica y doctor en Filología Vasca. Ejerció la docencia en Educación Primaria y Secundaria durante varios años, y en la Universidad del País Vasco, donde ha dirigido la cátedra de Mikel Laboa. Ha escrito varios libros para niños y jóvenes, y para adultos, tanto en narrativa como en poesía.