HASIERAN ZALDIA IZAN ZEN Zaldiagatik hasiko naiz, demagun egurrezkoa. Zaldiagatik hasiko naiz, begitara itzelezkoa. Ipuin zahar hau denok ezagutzen duzue: bazen behin zaldi bat egurrezkoa. Istorio hau askotan entzun duzue: bazen behin sabel bat soldaduz betea.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788497463720
Idioma: Euskera
Número de páginas: 80
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 17/04/2007
Año de edición: 2007
Plaza de edición: Es
Colección:
Poesia
Poesia
Número: 14
Alto: 20.5 cm
Ancho: 13.0 cm
Grueso: 0.8 cm
Peso: 122.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por ARITZ GORROTXATEGI
Aritz Gorrotxategi Mujika (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 31) euskal idazlea da. Zuzenbidean lizentziatua. Gidoigile (Goenkale, Balbemendi), zutabegile (Gaztetxulo, Egunkaria, Berria, Diario Vasco, Territorios gehigarria...), irakasle (EHU, Esperientzia Gelak, Sormen Tailerrak) eta itzultzaile jardun du. 2000. urtean Irun Hiria saria irabazi zuen, Kafkaren labankada eleberriarekin. 2001ean Gipuzkoako Foru Aldundiko literatur sorkuntza beka eskuratu zuen. Hiru urte geroago, erakunde berak antolatu sorkuntza literariorako Koldo Mitxelena beka lortu zuen. 2012an, Espainiako Kritikaren Saria euskarazko poesia alorrean Hariaz beste poema liburuagatik. Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolatzaile taldekoa da. Balea Zuria argitaletxearen (2017) sortzaileetako bat ere bada. Itzultzaile ere aritu da. Euskarara itzuli ditu: Itziar Minguezen Pura coincidencia. Kointzidentzia hutsa (2010, Point de Lunettes), Lev Tolstoiren Zer da artea? (2012, Meettok), J. M. Coetzeeren Jesusen haurtzaroa (2013, Meettok) eta Jesusen eskola-egunak (2017, Meettok), Philip K. Dicken Ordaina, Don DeLilloren Zero K (2016, Meettok) eta Julian Barnesen Istorio bakarra (2018, Meettok).