Eleberriko protagonistak bizitza doblea darama: aduanetako langilea da Joxe, eta detektibea Juan Fernandez, maitasun-kontuetan espezializatua. Biak dira bat eta bera? Edo hobe genuke gizakiaren sakonean murgildu eta nortasun konplexuaz mintzatu? Protagonistak bizi dituen garaiek ere ez dute laguntzen nortasun hori orekatzen. Garai zoroak, trantsizio garaiak: ametsa, ilusioa eta eldarnioa elkarrekin dantzara irten ziren urteez ari da nobela. Edurne bikotekidea, Dionisio lagun-min eta lankide, ez batak ez besteak jakingo du protagonistaren baitan irakurtzen. Azken batean, inpostore baten aurrean gaude: lagunen lagun bai, baina lagun desleiala. Ez da faltako poliziarekin elkar-hartze ilunik eta ETAren aurkako gerra zikinaren zipristinik. Ezta saldukeriarik ere, zangotrabarik adiskide minenak azpiratzeko.Pertsonaia komikoa gertatzen da eta ez da falta umorerik kontakizunean. Adiskidetasuna eta traizioa tramaren muina dira.Zinema beltzaren igurtziak iIun-beltzeko atrezzo neurtua eskaintzen dio nobelari; eszenategi horretan gertatuko dira infideltasunaren unerik iradokigarrienak, zigarretaren kearen, sexuaren eta krimenaren giro patetikoan.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788497468886
Idioma: Euskera
Título original:
Zangotraba
Zangotraba
Número de páginas: 240
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 07/04/2014
Año de edición: 2014
Plaza de edición: Es
Colección:
Narratiba
Narratiba
Número: 83
Alto: 22.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Grueso: 1.4 cm
Peso: 379.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Juan Kruz Igerabide Sarasola
Juan Kruz Igerabide nació en Aduna (Gipuzkoa) en 1956. Estudió Magisterio y es licenciado en Filología Hispánica y doctor en Filología Vasca. Ejerció la docencia en Educación Primaria y Secundaria durante varios años, y en la Universidad del País Vasco, donde ha dirigido la cátedra de Mikel Laboa. Ha escrito varios libros para niños y jóvenes, y para adultos, tanto en narrativa como en poesía.