Gazte bat, ezezkorik esan ezin diona bere etxeko terrazan Ikeako iragarki bat grabatzeari. Emakume bat, haur jaioberria gauez esnatzearen beharrak obsesionaturik, edozer egiteko prest dagoena idazten ari den ipuina amaitzeko. Iraganeko gertakari tragikoa, ustez desiratutako bizitzaren zimenduak astintzera itzuli dena. Noraezean dabilen nerabea, askatasunaren konplexutasunak ezinbestean kolpatuta. Beste emakume bat, ekilibrioak egiten dabilena pultsio basati batekin eta bultzatzen duena bere baitatik ihes egitera, gertatu beharrekoari gertatzen uztera. Amaemazte eredugarria, hoteleko ohe handiegiaren izara artean katramilatu dituena desirak, beldurrak eta marra gorriak. Sei ipuinez osatua da Nerea Loiolaren bigarren narrazio bilduma hau. Ipuin hauetako pertsonaiek aurrera egin beharko dute bizitzak ezarritako bidegurutzetan ezezagunera urratsak egin, emakumea eta animalia itzalerrebelazio binomioaren zokorik ezkutuenetan elkartzen diren lekuetara. Geldirik egotea ez da aukera bat. Ahots propioa, estilo fin eta zuzena eta erakarmenindar handiko istorioak dakartza Loiolak berriz ere beti giza harremanei eta emozioen eustehormen pitzadurei so, xehetasunari eta keinuari adi. Liburuko azken kontakizunak ematen dio izena: Zebrak eta bideak.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788491099406
Idioma: Euskera
Título original:
Zebrak eta bideak
Zebrak eta bideak
Número de páginas: 144
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 24/10/2024
Año de edición: 2024
Plaza de edición: Es
Colección:
Narratiba
Narratiba
Número: 155
Alto: 22.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Grueso: 1.1 cm
Peso: 250.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre ZEBRAK ETA BIDEAK
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!