Isilpeko mezua, 1812 sagaren lehenengo eleberria da. J.K. Lahetjuzan, jaso berri duen erregu eskutitzari jaramon eginez, bera bizi deneko Miarritze utzi eta Bizkaiko barrualdeko lurretara doa amabitxi atso gaixoa asetuko duten azken borondateak betetzeko bideari ekiteko. Gaurkotasun itzela, deskribapen borobilduak, idazkera grafikoa, irakurterraz eta, gorabehera handiak dituen istorioan, egileak parada berezia egiten dio eguraldiari, naturari eta era bitxian margotuta azaltzen zaizkigun sasoikoak izan zitezkeen herrian bizi izandako zenbait pertsonai kuriosori, zeinen ahotik, orduko bizimodua eta historia ezagutuko den. Etenik egin gabe irakurtzen den honako nobela honetako kapituluak aurrera egin heinean, lapurretak eta hilketak azalduko dira eta, aldi berean, maitasun kontu mina ere bai.
"Matxinoen aizkora", "1812 isilpeko mezua" eleberriarekin hasi eta "Arrats gorri" ostean lanarekin jarraitutako trilogiaren amaiera nobela da. XVIII eta XIX. hasierako Euskal Herrian giroturiko honako eleberri historikoan, bereiziki Aturri jeneralaren bizitza laburrari eta Dorotea Iturriarte bere amarenari erreparatuz, narrazioa sasoiko gertaera odoltsuetan zehar dabil.Orrialdeetan aurrera egiten den heinean, irakurlea hunkitu eta ikaratuko da bidaian emango diren gertaerekin. Nondik norakoa, zenbait pertsonai kuriosorekin lagunduta egiten da, zeinen artean Aturri nagusiaren ordezkari militarrak izandako, Gerse eta Conroux, eta marinel zaharra dagozan. Horiekin batera Miarritzeko Joan Lahetjuzanek agertuko zaizkion oztopoak trebetasunez saihestu beharko ditu atsoaren azken borondateak ondo betetzeko. Irakurketak aurrera egin heinean, argi ikusten da egileak irakurlea nolabait trilogia albaintzen konprometitu nahi duela.