Sexua hain molde askotara agertzen zaigun gaurko mundu pluralean, giza sexualitatearen sinbolismoaren sakonean oinarritu nahi izan du etika autoreak. Iragan garaietako ikuskera mugatuak gainditzeko begirada berria eskaini nahi izan du; baina ikuskera kritikoz emana, gaur gizartean ezartzen diren beste ereduak ere, irakurleak gainditu ahal ditzan. Perspektiba honetatik begiratuz ematen zaio aurpegia, giza eta kristau jokaerari dagozkion hainbat arazori.