Gogoetagileak ibilian bezala hitz egiten digu orrialdeotan. Saiakeraren urrezko arauak onetsita,pentsamendu kritikoa lemazain, zorroztasunez eta gertutasunez. Ibilian bezala beti, baina sekulaez flaneur axolagabearen moduan. Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoenarteko dialektikari etengabe erreparatuz, etengabeko solasaldi horren zergatiak eta eraginakulertu, azaldu eta barneratzea helburu.Eta zergatik ez? aldatu beharrekoak aldatzen laguntzeko, gure garaietan eta historianzehar noiznahi eta nonahi nagusi dabiltzan zentzugabekeria, bidegabekeria, sasiargudiatzeaagerian jarriz.Hogeita bost pieza dotoretan eskatzen digu Elena Martinez Rubiok mundu-ikuskera batenberri zehatza, egin dituen bidaien harira eta bere zaletasunez zipriztinduta, askotariko gaietanzehar: historia, politika, literatura, antropologia, hizkuntzak, filosofia, zientziaHortik sigi-sagako gogoetak, alor eta bide desberdinetan zehar egindako hausnarketakbaitira, literatur saiakeraren erregistroan emanak, bai estiloz, bai gaiaren beraren trataeraridagokionez ere.Publio Terenzio zaharrak erakutsitako bidetik, giza kondizioari dagokion ezer ez zaiosaiogileari arrotz. Ezta irakurlearen gozamena ere.
Bide bihurrietan. Gogoeta jauzilariak hamabi atalek osatutako saiakeran, gai anitzez aritzen da egilea, irakurlea hausnarketaren lurralde urrunetara eraman nahian. Bidaia horretan, idazleari arintasuna dagokio, Italo Calvinok esan zuen bezala. Hau da, saiakerako gogoetek jauzilari izaera dute. Haria hartu, utzi eta berreskeratu egiten dute, testuinguru eta garai desberdinetako beste hari batzuek jorratzen diren gaiei argia egin ahala. Eta gogoetak bihurriak ere badira lerro zuzenari ihes egiten diotelako.