📗 Libro en euskera ARABAKO EUSKARA

Elkar - 9788415337720

Estudios lingüísticos Estudios y ensayos

Sinopsis de ARABAKO EUSKARA

Zazpigarren alaba, sarri baztertua, beti gutxietsia, Gaztelaren atari eta sarbide gisa ikusia... Eta hala ere Arabako euskara bada, Lazarraga bezalako idazleak eman ditu, eta egungo euskara biziaren sorlekuetako bat izan da. Koldo Zuazok, toponimia, azkenaldian azaldu diren lekukotasun idatziak, Arabako erdaran euskarak utzitako arrastoak eta beste hainbat iturri erabiliz, azterlan zabal bezain zehatza egin du, Arabako euskara nolakoa zen arloz arlo jasotzeko, zer aldaera geografiko zeuzkan ikusteko eta euskalkien artean zer leku betetzen zuen sumatzeko.Datuek erakusten dutenez, hipotesirik zentzuzkoena da pentsatzea Mendebaleko euskara orain dela mila urte inguru sortu zela, Gasteizko hiria gunetzat harturik, eta handik hedatu zela iparrerantz (Bizkaia), hegoalderantz (Burgos eta Errioxa) eta ekialderantz (Nafarroako Burunda, Ameskoa eta Lana bailarak, baita Gipuzkoako Deba arroa, Urola aldea eta Goierri).Urteetako ikerketaren fruitu umoa duzu esku artean, gure hizkuntzaren historia hobeto ezagutzen laguntzen diguna, eta baita argudioak ematen ere, behiala izendatu zituen lekuetako mintzabide izan dadin, berriz ere, etorkizunean.

Ficha técnica


Editorial: Elkar

ISBN: 9788415337720

Idioma: Euskera

Número de páginas: 324
Tiempo de lectura:
7h 42m

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 13/03/2012

Año de edición: 2012

Plaza de edición: Es

Colección:
Eztabaida

Número: 24
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm

Especificaciones del producto



Escrito por KOLDO ZUAZO


Eibar, Gipuzkoa, 1956 hizkuntzalaria, EHUko irakaslea (Dialektologia eta euskararen soziolinguistika). Azpimarratzekoa da euskalkien inguruan egindako lan itzela. Horren emaitza da gaur egungo euskalkien sailkapena eta mapa (1998), Louis Lucien Bonaparte (1863) ondoren lehen errebisio handia izan dena. Bere euskalkiei buruzko ikerketak, modu grafikoan, mapa koloretsu batean islatu zituen 1999. urtean. Andoni Elordui laguntzailearen izena agertzen da Koldo Zuazoren euskalkien mapa bezala ezagutzen den horretan. Beste askoren artean liburu hauek argitaratu ditu: Euskararen batasuna. (Euskaltzaindia, 1988). Arabarrak Euskararen Herrian. (Arabera, 1999). Euskararen sendabelarrak. (Alberdania, 2000.) Euskara batua: ezina ekinez egina. (Elkar, 2005.) Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua.( Badihardugu, 2006). Euskalkiak. Euskararen dialektoak. (Elkar, 2008) .eta El euskera y sus dialectos (Alberdania, 2010)
Descubre más sobre KOLDO ZUAZO
Recibe novedades de KOLDO ZUAZO directamente en tu email

Opiniones sobre ARABAKO EUSKARA


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana