Egunsentiaren esku izoztuak, beraz, orain arterainoko bere azken poesia liburua da. Bertan azken urteetako bizi-esperientziak gogoetatu ditu, iragan ederrarekiko miresmena, maitasunaren gauzaguneak, xamurtasuna, oinazea, heriotza eta berraurkikuntzaren ametsa elkarri lotuz. Hain segur, Xabier Leteren poesigintzan mugarri den liburua.