Euskal identitatearen eta euskaltasunaren krisia Estatu modernoaren izaera nazional totalitarioak eragindako hondamendi orokorrean kokatzeko eta ulertzeko saio bat da liburu hau. Azken mendeetan Mendebaldetik mundu osora zabaldu diren egitura nazionaletako gehiengoaren ideologiak zuritu du batzuetan genozidioa eta besteetan etnozidioa izan den txikizio unibertsal hori, Estatuari darion boterearen eta indarraren monopolioari esker. Egilearen ustez, euskal izatearen krisiak eta hilzoriak ere goiko testuinguru zabal horretan bakarrik hartzen dute esnahi eta sentidu betea. Azken hamarkada hauetan euskalgintzan jardun duten euskaltzaleen pentsamendua bildu eta ideia horiek elkarren artean elkarrizketan jartzeko ahalegina egin du Odriozolak. Euskalgintza, izatez, ikuspegi askoren emaitza denez, horien guztien arteko aldeak, ñabardurak eta kontraesanak nabarmentzen ditu
Ficha técnica
Editorial: Elkarlanean - Elkarargitaletxea
ISBN: 9788497831062
Idioma: Euskera
Número de páginas: 448
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 03/05/2004
Año de edición: 2004
Plaza de edición: Es
Número: 6
Alto: 24.0 cm
Ancho: 17.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Joxe Manuel Odriozola Lizarribar
Joxe Manuel Odriozola Lizarribar 1948an jaio zen Altzon, baina Donostian bizi da aspaldidanik. Helduen euskalduntze eta alfabetatzean lan egin izan du ia beti, baina horrez gain saiakera ugari idatzi izan du euskalduntasuna, nazioa edo kultura bezalako gaiei buruz. Bere liburuetako batzuk dira: "Euskalgintzaren lekukoak" (2004), "Abertzaleak eta euskara" (2008), "Estatu etnozidaren kontra" (2011), "Nora goaz euskalduntasun honekin?" (2017), "Nazio euskaldunaren atarramentua" (2022), "Nazionalismoaren alde eta aurka" (2024), "Sekularizazioa Euskal Herrian" (2024).