Josu Penades Bilbao (Bermeo, Bizkaia, 1962ko apirilaren 16a) euskal idazlea eta bigarren hezkuntzako euskara eta literatura irakaslea da. Irakasletzako ikasketak eta Teologiako doktoretza egin ditu. Burlatako (Nafarroa) Askatasuna institutuan irakasten du gaur egun, eta lehenago Berako (Nafarroa) institutuan aritu zen.