Inari Laponiako leku lasai eta baketsu batean bizi da, amona, guraso eta neba-arrebekin, elur-oreinekin eta naturarekin bat eginik. Alabaina, Inari eta bere senideak ez daude arrisku guztietatik salbu: zibilizazio modernoa hurbiltzen eta aztarnak uzten hasi da
Ficha técnica
Ilustrador: Maite Gurrutxaga Otamendi
Editorial: Zubia Editoriala, S.L.
ISBN: 9788416839100
Idioma: Euskera
Número de páginas: 160
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 12/02/2018
Año de edición: 2018
Plaza de edición: Es
Alto: 20.0 cm
Ancho: 13.5 cm
Peso: 208.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por JOSEBA OSSA
Joseba Ossa Zumaian jaio zen, 1964an. Ikasketak Leioan, Gasteizen eta Donostian egin ondoren, hainbat ekimenetan sartu zen, bere burua eta mundu hau hobetu nahian. 1986an Finlandiarantz abiatu zen, bederatzi hilabete iraungo zuen bilaketa pertsonaleko bizikleta bidaia batean. Bide batez, beste kultura batzuk ezagutu eta hizkuntza berriak ikasteari ekin zion (katalana, frantsesa, ingelesa eta finlandiera). Bidaiaren buruan, berehala itzuli beharrean, hiru urtez geratu zen Finlandian, bertan bizi, lan egin eta hango hizkuntza ikasten eta ahal zuenean Laponiarako bidaiak egiten, herri hura barrutik hobeto ezagutzeko asmoz. Gerora emazte izango zuenarekin Euskal Herrira itzuli eta, lehen alaba jaio ondoren, 1991n, itzulpengintzari ekin zion. Harrezkero lanbide horretan dihardu, itzulpengintzan murgilduta. EIZIEren lehendakari ere izan zen aldi batez. Itzulitako lan ugariez gain, idatzi ere dozena erdi bat liburu idatzi ditu.