Sinopsis de OHE DESEGINAK / CAMAS DESHECHAS (BIBLIOTECA VASCA BILINGÜE)
Mende erdia betetzen duten Literatur Sari hauetan,
eta hamaseigarrenez antolaturik izan den antzerki
norlehenkan, hamaika antzerki lanen artean Aurelia
Arkotxa, Ana Toledo, Imanol Elias, Daniel Landart
eta Patri Urkizuk osaturiko epai mahaiak, Andia
kaleko Ekitaldi-Aretoan otsailaren 23an bildurik,
OHE DESEGINAK titulua daraman antzerkiari
hobestea erabaki zuen.
Plikak irekitakoan Patxi Zubizarreta (Ordizia 1964)
agertu zen irabazle gisara. Inondik ere ez da idazle
ezezaguna Euskal Letretan. Haur eta gazte
literaturan idatzitako lanen artean, Usoa, hegan
etorritako neskatoa, Urrezko giltza eta Atxiki sekretua
aipa daitezke, irudiak Asun Balzola, Jokin
Mitxelenak eta Elena Odriozolak burutuak izan
direlarik. Bereak dira Printze Txikia edo Mirarien
kalezuloa idazlanen itzulpenak ere, edota helduentzat
idatzitako Eztia eta ozpina edo Joan bezalako nobelak.
Pospolo kaxa bat bezala liburuan hainbat
performancetako testuak jasotzen dira, baina horiek
agertokira eramateko orduan lagun izan ditu, besteak
beste, Joserra Senperena, Pello Ramirez edo Jabier
Muguruza musikari-kantariak.
Ficha técnica
Traductor: Ángel Erro Jiménez
Editorial: Centro de Lingüistica Aplicada Atenea
ISBN: 9788415194170
Idioma: Castellano
Número de páginas: 128
Tiempo de lectura:
2h 58m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 05/12/2013
Año de edición: 2013
Plaza de edición: Es
Número: 53
Peso: 200.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Patxi Zubizarreta Dorronsoro
PATXI ZUBIZARRETA (Ordizia, 1964). Gasteizen bizi da bertan euskal filologia ikasketak amaitu zituenetik. Helduentzat idatzi du –Jeansak hozkailuan, Hiru gutun Iruñetik, Joan–, baita gazte eta haurrentzat ere –Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala, Xia Tenzinen bidaia miresgarria–, eta itzultzailea ere bada –Mirarien kalezuloa, Printze txikia, Malenkonia arabiar bat.