Olympia, liburu sail berria, ALMUDENA CIDek, lau final olinpiko jokatu dituen munduko gimnasta bakarrak, bere kirol ibilbide luzean oinarriturik egina.
Ametsak, maitasuna, adiskidetasuna eta abenturak…
Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.
Olympiak erronka berriei aurre egin beharko die aurtengo denboraldian: bere taldekoen kontra leihatu beharko du; bihotza erdibitua dauka Ortzirengatik eta David bere lagun minarengatik dituen sentimenduen artean; beldur da ez ote duten txapelketarako hautatuko… Baina Olympiak ikasiko du gauzak oker datozenean, garrantzitsuena orekari eustea dela.
Eta, gainera, aholkuak, orrazkerak, makillajea…
Almudena Ciden trikimailu guztiak!
Ficha técnica
Traductor: Mitxel Murua Irigoien
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498685527
Idioma: Euskera
Número de páginas: 192
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 12/11/2019
Año de edición: 2019
Plaza de edición: Es
Colección:
Olympia
Olympia
Número: 2
Alto: 18.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 1.4 cm
Peso: 278.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Almudena Cid
ALMUDENA CID gasteiztarra da. Arantzabela ikastolan hasi zen gimnasia errtimikoan, eta Olinpiar Jokoetan lau final jokatzera iritsi zen. 28 urterekin erretiratu zen. Jende askok txapelketa baten aurrean izaten diren beldurrez eta nerbioez galdetzen zion edo nola egin behar den ikasketak eta entrenamenduak batera eramateko edo zerk lagundu zion gehien Olinpiar Jokoetara iristeko. Horrela sortu zen Olympia: Almudenaren bizitza kontatzeko modu partikularra, bere garaipenak eta etsipenak, lagunak, maitasuna, bizi izan zituen abenturak eta beste gauza asko. Liburu hauekin beste amets bat ere konplitu du Almudenak: txikitan euskaraz ikasten hasi zen ikastolan, eta orain izugarrizko poza ematen dio Olympia euskaraz irakurriko dela jakiteak.