dos: altzatarrok ere ikusiko genuen, herriko historiaren une jakin batean, herria deserri bihurtua, baina ez ote gaude sartuta jada deserria herri bihurtzeko aro berri batean?
Are gehiago esango dut: batzuk, izan ere, aspaldi hasi ziren egiteko horretan: noiz jarri zen, bada, martxan Altzako ikastola? Noiz ekin zion Altzako eskola publikoak euskararen aldeko apustuari, gero eta eredu euskaldunagoak bultzatuz? Noiz jarri ziren martxan gau-eskola eta
auzo elkarteak? Orain, berriz, begiratu Casaresi eta begiratu Tomaseneri: zenbat kultur elkarte eta zenbat elkartekide, lanean eta lanean ari direnak, isil bezain apal, lurraren eta hizkuntzaren defentsan !
Zain ditzagun, bai, gure lurrak eta berdeguneak: Altzan zementu gehiagorik ez !
Herria baita gorputza eta bihotza hizkuntza, zaindu dezagun bion osasuna, euskararen aldeko mugida guztietan parte hartuz, euskarak aurrera egin dezan ahalik eta bizkorren, aurrera eta aurrera, korrika, korrika !
Lurraren eta lurraren espirituaren aldeko ekintza ekologiko ederragorik !