Txartel bat (des)herrira, Garazi Goia Imaz: Ihesi dabiltzanen istorioa da hau. Ibai ihesi doa, bere erabakiz. Peru, besteen erabakiz. Deserrian gurutzatzen dira biak, ezustean, aldatu nahi luketen iragan bat eta baldintzazko galderak bizi dituzten bitartean: zer gertatuko zen hegazkin haiek herria suntsitu ez balute? Zer gertatuko zen kotxea hartu ez banu? Maitasun istorio bat, paperezko hegazkinetan bidalitako hitzak, bizitzako erabakiak, 1937ko gerrako bonba hotsak, erruarekin pozoitutako oroitzapenak, haurren negarrak, inoiz kontatu gabeko sekretuak, berridatzi ezin diren iraganeko kapituluak Horiek guztiek osatzen dituzte istorio honetako protagonisten bizitzak, orain, herrira itzultzea beren esku dagoela badakitenean. Ihesa, deserrotzea eta bertakotzea moduko gaiak lantzen ditu Garazi Goiak, prosa eder eta iradokitzailez idatzitako bere bigarren nobela honetan.
La búsqueda del amor es una batalla más de la lucha por la vida. Tal vez la más encarnizada. Tal vez la decisiva. La protagonista de esta narración, una mujer acostumbrada a empuñar las riendas de su vida ya desde los albores de su recién estrenada juventud, ha sido herida en esa batalla. Profundamente herida. Pero, lejos de amilanarse, realiza un radical esfuerzo de lucidez para sobreponerse a la tiranía de la obsesión, a la tentadora autocompasión, a la amenazadora melancolía. Se enfrenta, en definitiva, a un reto que probablemente la marcará de por vida: aprender a convivir con la tristeza sin quedar anulada por ella, sin renunciar a la vida. Como una moderna Sherezade, hablando al causante de sus sufrimiento se habla en realidad a sí misma; explicándose su dolor, logra conjurarlo. Vive el sexo, una de las materias esenciales de su peripecia vital y de esta narración, de manera radicalmente libre, hasta el punto de rondar, en ocasiones, la frontera del tabú. Pero, sobre todo, lo disfruta con una naturalidad digna de su temperamento de mujer emancipada y creativa. Berlín, Londres y Bilbao ponen el telón de fondo a una historia en la que muchos jóvenes lectores y-especialmente- lectoras, verán reflejados de manera fresca y directa algunos de sus más recónditos gozos y temores.
Poetak zioen maitatzen ez dakien pertsona ez dela bizi, baina asko eta itsu maite duenak ere lanak ditu. Galdutako amodio baten kontakizuna da eleberri hau, galdu den unetik hasita, obsesioaren eremuetan sartzen den unetik. Sentimendu ezberdinak korapilatzen dira, eromena, beldurra, bakardadea, sexurako grina, mina helburu bakar batekin: galdutakoa berreskuratzea, beste behin bada ere, partekatua bada ere, edo betiko ahaztea. Kontatze modu bizia erakusten du Garazi Goiak bere lehen eleberrian, esaldi laburrez josia, gordina batzuetan, zenbaitetan amets girokoa, sortu duen fikzioari tamaina hartzen beti.
Uztailetik uztailera, euria. Gutunetik gutunera, epela. Garazi Goia eta Goizalde Landabasoren arteko gutun trukaketak urtebete eman du euriari bizkar eman guran. Ezin, ordea. Teknologiaren modernismoa, denbora gabezia eta gramatika akatsez betetako mezuak gailentzen diren garaiotan, benetako eskutitzak idazten dizkiote elkarri: bizitzaz, eguraldiaz, eguneroko kontuez, eta batez ere, arteaz eta miresten dituzten emakumeez. Emakume ahaztuak, emakume desagerraraziak, erreferentziazkoak izan beharko luketen emakumeak baina itzalean gelditu zirenak: argazkilariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, abenturazaleak, pandero-joleak... Goizalde Landabasok eta Garazi Goiak gogoratu nahi dituzte, aldarrikatu, eta historiak ukatu dien lekua eman gutunotako lerro eta euri artean.