Aitzol Agirreren alaba Talak urruntasun ironikoaren eta min esanezinaren artean biziko ditu aitaren heriotzaren dolu egunei dagozkien fase eta zeremonia guztiak: etxean, beilatoki intimoan, herriko hil-kaperan, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen biran, agur ekitaldi instituzionalean eta mendi tontorretan eskainiko zaion agur herrikoian.Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifikatzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu egileak, umore bixiz eta behako zorrotzez, eleberri labur baina sakon, esanguratsu bezain dibertigarri honetan.
Herriko kintoen artean bizirik segitzen duten azken bi lagunen artean sortzen den lehia sorra semearen zaintza kendu zioten emakume toxikomanoak biloba topatu zuenekoa bainuetxeko ustezko baretasunean pizturiko gorroto gorria kondesa baten jauregiko jardinean bizi den anakoretak inguruan biltzen duen jendetza... Istorio errealista bezain misteriozkoak bildu ditu Belamunok ipuin liburu honetan, bitxiak baina sinesgarriak, hurbilak eta aldi berean harrigarriak, estilista bikainenek bakarrik dezaketen idazkera batez onduak: dotore eta patxadatsu, noiz zirtolari noiz hausnartzaile, zehatz bezain iradokitzaile beti.
Alegiaroaren 46.urtea. Klaustro Zuriak gidatzen duen M eremuko gizarte teknologiko eta aurreratuan, ustezko zuzentasunaren distira iluntzen duten itzal uneak hedatzen hasi dira han-hemenka. Azken Bateratzean eratu zen klasetan banaturiko gizarte eredu berriaren ongizatea bermatzea da, Segurtasun Departamentu buruaren, Mararen, egiteko nagusia. Zilar pribilegiatuen eta haien menpeko diren karbonikoen arteko oreka mantentzea geroz eta zailagoa da, ordea. Hori gutxi balitz, gizarte justuago baten alde eragindako gehiegizko kontrolaren aurka borrokatzeko prest dagoen disidentzia eratzen ari denaren susmoa geroz eta sendoagoa da. Sistemak ez du akatsik onartuko.