Gerra Hamar urte baino gehiagoz Nafarroa birrindu zuen
eta erreinu hori behin betirako Gaztelara atxiki zuen gerrada eleberri honen oinarria. Egilea, bere bizitza eta arima
guztia utziz, Gaztelako erregeen interesen eta handinahiarenatzaparretan zegoen Nafarroako erreinuko herriaren lazeria
eta zoritxarra erretratatzen ahalegindu den eleberri bat etasinetsi ere ezinezko irudi batzuk.
Lazeria eta zoritxar horien guztien artean bada, ordea,samurtasunerako lekua ere; eta hala ezinezko maitasun
utopiko baten joan-etorrietan barna sartzen gaitu idazleak.Frantzisko Xabierrekoak, Jatsutarren anaia gazteenak
kontatzen digun historia honetan Nafarroako erreinuaskearen azkeneko urteak biziko ditugu.